Gaur egun, mundu osoko enpresa ugarik internazionalizazioari esker irabaziak lortzeaz gain, beraien konpetentziari aurre egiteko gai dira. Fenomeno arrakastatsu honek, enpresei aukera eta abantaila ugari eman dizkie.
Hala ere, hainbat enpresa, atzerriko beste herrialde batzuetara desplazatzerakoan, arazoekin aurkitzen dira, batez ere, enpresako baliabide desberdinak enpresa filialetara lekualdatzerakoan, hau da, baliabide teknologikoak, pertsonalak eta kapitala.
Atzerriko filialetan lan egiten duten pertsonen kudeaketa oso garrantzitsua eta konplikatua da. Pertsona kudeatzerako orduan, hainbat aspektu eta erabaki kontutan hartu behar dira; Nor da pertsonarik aproposena?, Nor joango da?, atzerriko hizkuntza menperatzen du?, Kultura berri honetara egokituko da?, seme-alabak ditu?, bere emazteak lan egiten du?, etab. Beraz, pertsonen desplazamenduak suposatzen duen prozesu guztia kontutan hartu behar da; kontratatzen denetik, bere herrira itzuli arte.